3.9.1. Lortutako mailaketa
Honako taula eta grafikoetan hiru euskal aldundiek ebatzitako mendetasunaren onarpenetan lortutako mailaketari buruz emandako informazioa sistematizatu da. Datuak 2007, 2008 eta 2009ko ekitaldiei dagozkie.
Argitu behar da, ebatzitako mendetasunaren onarpenei buruz ari garenean, aurretik egindako balorazioaren ondorioz, eskatzailea, gradu eta maila jakin batean, mendetasuneko egoeran dagoela onartzen duten horiei buruz ari garela, Horregatik ez ditugu sartu "0 gradua" lortu zuten balorazioak, hots, pertsona autonomoa zela eta, beraz, ezin zela mendetasuneko egoeran jo ebatzi zutenak. Talde hori kapitulu honetako 3.0. eta 3.2. ataletan aztertu da.
a) 2007. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK. MAILAKETA. 2007 | |||||||||||||
GUZTIRA | III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. maila | II. Gradua 2. maila | II. Gradua 1. maila | I. Gradua 2. maila | I. Gradua 1. maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
Araba | 5.528 | 1.751 | 31,68 | 1.528 | 27,64 | 836 | 15,12 | 664 | 12,01 | 402 | 7,27 | 347 | 6,28 |
Bizkaia | 10.219 | 3.109 | 30,42 | 2.821 | 27,61 | 1.044 | 10,22 | 1.335 | 13,06 | 815 | 7,98 | 1.095 | 10,71 |
Gipuzkoa | 9.342 | 2.420 | 25,9 | 2.512 | 26,89 | 1.134 | 12,14 | 1.349 | 14,44 | 770 | 8,24 | 1.157 | 12,39 |
GUZTIRA | 25.089 | 7.280 | 29,02 | 6.861 | 27,35 | 3.014 | 12,01 | 3.348 | 13,34 | 1.987 | 7,92 | 2.599 | 10,36 |
b) 2008. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK. MAILAKETA. 2008 | |||||||||||||
GUZTIRA | III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. Maila | II. Gradua 2. Maila | II. Gradua 1. Maila | I. Gradua 2. maila | I. Gradua 1. maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
Araba | 3.852 | 483 | 12,54 | 797 | 20,69 | 625 | 16,22 | 830 | 21,55 | 517 | 13,42 | 600 | 15,58 |
Bizkaia | 9.927 | 1.492 | 15,03 | 2.289 | 23,06 | 1.422 | 14,32 | 1.785 | 17,98 | 1.174 | 11,83 | 1.765 | 17,78 |
Gipuzkoa | 14.721 | 2.064 | 14,02 | 3.687 | 25,05 | 2.155 | 14,64 | 2.830 | 19,22 | 1.754 | 11,91 | 2.231 | 15,16 |
GUZTIRA | 28.500 | 4.039 | 14,17 | 6.773 | 23,76 | 4.202 | 14,74 | 5.445 | 19,11 | 3.445 | 12,09 | 4.596 | 16,13 |
c) 2009. urtea
MENDETASUNAREN ONARPENAK. MAILAKETA. 2009 | |||||||||||||
GUZTIRA | III. Gradua 2. maila | III. Gradua 1. Maila | II. Gradua 2. maila | II. Gradua 1. maila | I. Gradua 2. Maila | I. Gradua 1. Maila | |||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | ||
Araba | 2.700 | 206 | 7,63 | 442 | 16,37 | 434 | 16,07 | 686 | 25,41 | 431 | 15,96 | 501 | 18,56 |
Bizkaia | 8.924 | 857 | 9,6 | 1.567 | 17,56 | 1.166 | 13,07 | 1.705 | 19,1 | 1.359 | 15,23 | 2.270 | 25,44 |
Gipuzkoa | 11.362 | 1.386 | 12,2 | 2.590 | 22,8 | 1.643 | 14,46 | 2.342 | 20,61 | 1.543 | 13,58 | 1.858 | 16,35 |
GUZTIRA | 22.986 | 2.449 | 10,65 | 4.599 | 20,01 | 3.243 | 14,11 | 4.733 | 20,59 | 3.333 | 14,5 | 4.629 | 20,14 |
2007an ikusten da EAEn egindako balorazioen %56,37 III. gradukoak direla (mendetasun handia). Ehuneko hori pixkanaka beherantz doa denboraren poderioz. Kasurik larrienak dira eta haien babesak lehentasuna dauka legea mailaka aplikatzeko kronogramaren arabera. Urte horretan bertan, balorazioen %25,35 II. gradukoak dira (mendetasun latza). Bizkaiak beste lurralde historiko biek baino proportzio txikiagoa dauka. I. gradua (mendetasun arina), 2007an, gutxien agertu dena da: balorazio guztien %18,28 inguru.
2008an, II. graduaren eta I. graduaren proportzioa hazi egin zen (%33,85 eta %28,22, hurrenez hurren), 2009an III. graduarekin onartutakoen ehunekoa (%30,66) II. gradukoena (%34,70) eta I. gradukoena (%34,64) baino apur bat txikiagoa izateko, azken bi horien artean ia alderik ez dagoen bitartean.
Ikusten denez, 2008 eta 2007an 1. mailari dagokion proportzioa 2. mailari dagokiona baino handiagoa da gradu guztietan.
d) 2007ko urtarrilaren 1aren eta 2010eko uztailaren 1aren artean igarotako epea
Jarraian, mendetasuneko egoera onartu zaien pertsonek lortutako mailaketari buruzko datuak jarri ditugu. Datu horiek, beraz, ez dira onarpen espedienteei buruzkoak (a, b eta c ataletan bezala), mendetasuneko egoeraren onarpena lortu duten pertsonei buruzkoa baizik.
MENDETASUNEKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEN MAILAKETA (2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE) | ||||||||
GUZTIRA | III. GRADUA | II. GRADUA | I. GRADUA | |||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Araba | 13.068 | 100 | 5.835 | 44,65 | 4.418 | 33,81 | 2.815 | 21,54 |
Bizkaia | 33.390 | 100 | 14.054 | 42,09 | 10.166 | 30,45 | 9.170 | 27,46 |
Gipuzkoa | 30.895 | 100 | 13.946 | 45,14 | 9.563 | 30,95 | 7.386 | 23,91 |
GUZTIRA | 77.353 | 100 | 33.835 | 43,74 | 24.147 | 31,22 | 19.371 | 25,04 |
EAEn, ikusten denez, mendetasunaren onarpena gradurik larrienean –III. gradua– lortu duten pertsonek portzentajerik handiena daukate mendetasuneko egoeran dauden pertsona guztien artean (%43,74). Hori hiru lurraldeetan gertatu da, baina Gipuzkoan gertatutako indizea (%45,14) Arabakoa (%44,65) edo Bizkaikoa (%42,09) baino apur bat handiagoa da, azkenekoari dagokiona txikiena izanik.
II. graduko mendetasuneko egoeran dauden pertsonak guztien %31,22 dira. Talde horretan Arabako indize handiena nabarmentzen da (%33,81, Gipuzkoako %30,95aren edo Bizkaiko %30,45aren aldean).
Azkenik, I. graduan –mendetasuneko egoeran dauden pertsonen %25,04 EAE osoan– indizerik handiena Bizkaiak dauka, %27,46, eta txikiena Arabak (%21,54).
Bizkaiko Foru Aldundiak gradu bakoitzaren datuak mailaka bereizita eman dizkigu. Jarraian jarri ditugu:
BIZKAIA. MENDETASUNEKO EGOERAN DAUDEN PERTSONEN MAILAKETA (2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE) | |||||||||||||
GUZTIRA | III. GRADUA | II. GRADUA | I. GRADUA | ||||||||||
2. maila | 1. maila | 2. maila | 1. maila | 2. maila | 1. maila | ||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % |
33.390 | 100 | 6.222 | 18,63 | 7.832 | 23,46 | 4.176 | 12,51 | 5.990 | 17,94 | 3.630 | 10,87 | 5.540 | 16,59 |
Ikusten denez, 1. mailari dagokion proportzioa 2. mailarena baino handiagoa da beti gradu guztietan.